Unitate honetan gizateriaren jatorria Afrikan dela ekarriko dugu gogora. Afrikan Antzinako Egipto baino lehenagoko zibilizazio eta hiri garrantzitsuak egon zirela ezagutuko dugu, Kerma esaterako, eta nolakoak izan ziren ikasiko dugu.
Cheikh Anta Diop zientzialari eta historialari senegaldar ospetsuak egindako ikerketetara hurbilduko gara; egiptoar zibilizazioaren belztasuna eta Antzinako Egiptoren afrikar sustraiak utzi zituen agerian Cheikh Anta Diopek. Azkenik, unitate honetan Antzinako Egiptoko kulturak Grezia Klasikoan eta, horrekin batera, gure mendebaldeko kulturan izan dituen eraginak azaltzen dira.