AFRIKAN MURGILTZEN

3 Unitatea:
Herrien eta habitaten aniztasuna

Unitate honetan ikusiko dugunez, Afrika oso kontinente zabala da, askotarikoa, eskualde handiak dituena, bata bestetik bere geografiaren, klimaren, kulturaren, hizkuntzen eta abarren arabera bereizitakoak. Planetako basoen % 17 dauka, eta basamorturik handiena, Sahara.

Jakingo dugu kontinente horretan 800 komunitate soziokultural baino gehiago bizi direla elkarrekin, eta 1.000 hizkuntza baino gehiago hitz egiten direla. Ekosistemen eta espezieen aniztasuna dela eta, ia 800 gune babestu ditu, horien kontserbazioa bermatzeko.

Unitate honetan aurkituko ditugun jarduerak:
Erein, jolastu eta txirikordatu.

© 2022 Munduko Medikuak | Aviso legal | Política de Privacidad